Ez zen lapiko eta pertza soinurik izan Berako karriketan, baina kaldereroek ez zuten hutsik egin. Eguraldi txarragatik, Altzateko frontoian ospatu behar izan zuten besta. Ezkontza, kantuak, baratxuri zopak… urteroko osagaiak izan zituen bestak, Momo erregea eta inauteriak ate joka ditugunaren iragarle.
Larunbatean, arratsaldeko zazpiak aldera, hasi ziren ekitaldiak. Kaldereroak frontoian bilduta beraien doinu eta erritmo alaiak zabaldu zituzten. Ezkontza handia ere bertan ospatu zen. Ricardo Abrilek Ainhoa Aguilar Lazkanotegi eta Oier Zapian ezkondu zituen. Lapikoa bota zuten gero, zenbat urtetan izanen diren zoriontsu jakiteko. Amaieran baratxuri zopa edan zuten elkartu ziren guztiek. Ikusi argazkiak