Edinburgoko epaitegi baten ebazpena segituz, Eskoziatik Frantziara estraditatu dute urtarrilaren 30ean Beñat Atorrasagasti Ordoñez preso lesakarra. Zehazki, Fleury Merogisko espetxean kartzeleratu dutela jakinarazi dute Herrira erakundetik. Hain zuzen, bertze lesakar bat ere bertan da, Joseba Iturbide.
Lesakako Herrirak idaztera animatu nahi du jendea, «seguru aunitz eskertuko dituela animoak momentu hauetan». Hau da Beñat Atorrasagastiren helbidea:
Beñat Atorrasagasti Ordoñez
MAH Fleury-Merogis
7 av. Des Penpliers 91705
Ste Genovieve des Bois Cedex (France)