Sukaldaritza lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Arrano elkarteak

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 6a

Sukaldaritza lehiaketako parte hartzaileetako batzuk, epaimahaikideekin. Utzitako argazkia

25. urteurreneko ekitaldiak borobildu ditu gisa honetara

Joan den urtean 25. Urteurreneko ospakizunak egin zituen Lesakako Arrano elkarteak, Kabi bat, hamaika hegada izenburupean. Ekitaldien artean, hilabetero sukaldaritza lehiaketa egin zuen eta lehiaketa horretako sariak banatu zituen otsailaren 2an. Javier Legasa Boro eta Imanol Lopez izan ziren irabazleak.

Sukaldarien txapela eta atorra jaso zuten saritzat, baina partehartzaile guziek hartu dute bere saria. Epaimahaia Kotte Iantzi, Uja Telletxea, Andoni Mitxelena eta Garbiñe Baselgak osatu dute eta larunbatean, beraiek izan ziren bazkaria prestatzeaz arduratu zirenak.

25. urteurreneko ospakizunen balorazio ezin hobea egin du Arrano elkarteak, «gauza desberdinak egin eta jende desberdina inplikatzea lortu dugu» diote.

Sukaldaritza lehiaketaz gain, joan den urteko inauterietan gai baten inguruan mozorratu eta elkarrekin besta egin zuten, Sanferminetan 25. Urteurreneko materiala atera zuten, txondorra ere egin zen eta Goizuetara mendi irteera egin zuten, UEMA Egunean parte hartuz, bertze ekitaldien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun