Inauterietako igandean zakozarrez atera nahi dutenek bilera izanen dute otsailaren 2an, larunbatean. Arratsaldeko 6etan, Arrano Elkartean egin dute hitzordua. Modu berean, Arrano Elkarteak zakozarren antolakuntza lanetan parte hartzera animatu nahi ditu lesakarrak. Otsailaren 10ean, arratsaldeko 4:30etatik aitzinera zakozarrak belarrez bete eta josten laguntza beharko baitute.