Igantziko inauteriak otsailaren 1 eta 2an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 31

Igantziko gazteak eskean arituko dira ortziral eta larunbatean.

Etxe eta baserrietako eskearen bueltan eginen dute besta

Etxez etxe eta baserriz baserriko eskea izaten da Igantziko inauterietako oinarria. Bi egunetan banatuta, herriko txoko guztietara iristen dira. Ortziralean Berrizaun, Frain, herria eta Sarrola ingurua bisitatuko dituzte. Larunbatean berriz, Irisarri eta herri bazterreko auzoetan ibiliko dira. Haurren kalejira eta boletoen zozketa ere eginen dira larunbatean.

Etxez etxe eta baserriz baserriko eskea izaten da Igantziko inauterietako oinarria. Bi egunetan banatuta, herriko txoko guztietara iristen dira. Eguna mahaiaren bueltan amaituko dute, afariak eginen baitituzte lagunartean ortziral eta larunbat gauetan. Haurrek ere badute ongi pasatzeko aukera, larunbatean kalejiran ibiliko baitira kolore biziko mozorroak soinean dituztela.

Otsailaren 1ean, ortziralean, goizean mozorroak elkartu eta eskeari ekingo diote.  Berrizaun auzotik hasi, Bidegurutze aldean dauden etxe berriak bisitatu eta Frain auzoraino iritsiko dira. 14:00 Bazkaria eginen dute eta indarrak hartu ondotik, 15:30 aldera herrian eta Sarrola inguruan ibiliko dira eskean. Egunari afariarekin emanen diete amaiera.

Otsailaren 2an, larunbatean, 08:00etan mozorroak elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibiliko dira eskean: Elusta, Unanu eta Piedade auzoetan. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. 18:00-20:00 musika izanen da hau­rrentzako. 19:00-20:00 aldera, etxez etxe eskean dabiltzanean banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, herrira ailegatzen direnean. Gauean, afaria eginen dute eta gauerditik aitzinera, musika izanen da goizaldeko ordu ttikiak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun