Puxka puxkak bizkarrean jarrita eskean hasi dituzte hiru egunez luzatuko diren Arantzako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 31

Koloretako puxka-puxkak bizkarrean paratuta, goizean goizetik eskean ibiliko dira Arantzan.

Ortziralean bertso afaria izanen da Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin

Koloretako bizkarrekoak paratu orduko lehertzen da inauteri giroa Arantzan. Mozorro xuriak izaten dira protagonista nagusiak eta puxka-puxka eskean, herri guztira zabaltzen dute inauteri giroa. Hiru egunez luzatzen da egitaraua eta herritar guztientzako aukera izaten da. Ortziralean Emakume afaria izanen da Burlada jatetxean eta bertso afaria Lizaso eta Maiarekin Aterpen. Larunbatean berriz, aizkora apustua eta haur mozorrotuen desfileak ez dute hutsik eginen. Ziur mozorro beltzak ere ez direla urruti ibiliko...

ILBELTZAK 31, ortzeguna
Goizean, mozorroek Zakutenean gosalduz indarrak hartuko dituzte. Goiz erdian, eskolako lagunei bisita eginen diete eta haiek prestaturiko kolorezko puxka-puxkak bizkarrean paratuz, inauteri giroan sartuko dira. Ondoren, bi taldetan banatu eta herriko musikarien laguntzaz, Aientsa, Az­kilarrea, Bordalarrea eta Eguzkialdea auzoetan “ puxka puxka”, eskean ibiliko dira. Ilunabarrean, herrian bilduko dira eta Zakutenean afalduko dute.

OTSAILAK 1, ortzirala

Goizean zehar herri kaxkoko etxeetan ibiliko dira eta Pabloenean bazkalduko dute. Arratsean, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin afaria izanen da Aterpen. Emakumeen afaria berriz Burlada jate­txean izanen da. Bai afari batean nola bertzean parte hartzeko, izena jatetxeetan eman behar da. Afalondoan, Agerral­derekin dantzaldia izanen da gorapean.

OTSAILAK 2, larunbata

Eguerdian mozorro zuriek Burladan bazkalduko dute. Arra­tsaldez, haur mozorrotuen desfilea eta beren­dua izanen dira. Mezaondoan, aizkora apostua izanen da frontoian eta bikotekako norgehiagokan, Xabi Ajesta eta Donato Larretxea; Julio Lukanbio eta Otaegi; eta Olasagasti eta Iñaki Mikelarena ”Arrixko” ariko dira. Ondoren, mozorroek Ekaitza Elkartean afalduko dute eta Hobenauke taldearekin dantzaldia izanen da gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun