Hondakin organikoak biltzeko gune berria dute Etxalarren. Ur araztegiaren atzealdean jarri dute eta hostoak, belarra eta hondakin organikoak eraman daitezke bertara. Badira, hala ere, konpost gunera eraman ezin daitezkeen hondakinak ere: altzariak, zurak eta obra hondakinak esaterako. Herritarrek konpost gunearen erabilera zuzena egin dezaten, kartel informatiboak jarri ditu Etxalarko Udalak eta ingurua garbi mantentzeko deia egin du.