Lesakako gazte asanbladak eta Beti Gaztek San Antonera irteera elkarrekin antolatu zuten urtarrilaren 20an. Goizeko 8etan mendira abiatu eta eguraldi txarra izanagatik San Antongo ermita dagoen tokiraino ailegatu ziren. Ondotik bazkaria egin zuten Arranon haietako batzuek eta Euskal Herriko mus txapelketarako kanporaketa ere jokatu zen bertan. Jende aunitz animatu ez zen arren bertaratuek ongi pasa zuten.