Gazte afaria eginen dute Lesakako inautetako larunbatean

Gazte Oihua 2013ko urtarrilaren 30a

Joan den urteko afaria arrakastatsua izan zen. Utzitako argazkia

Iazko arrakasta errepikatu asmoz Arranon afalduko dute otsailaren 9an

Lesakako inautetako larunbatarekin afaria antolatu dute Lesakako gazteek aurten ere. Joan den urtean, Jalgi Hadi Garaipenera dinamikarekin loturik, 1512ko pertsonaia ezberdinak oinarri hartuta mozorrotu ziren hainbat gazte. Bertzalde, bideo bat ere erakutsi zuten Sara eta Lesaka artean burutuko zen Gazte Martxako deialdia zabalduz. Aurtengoan Gazte Zukgua prozesuari erreferentzia eginez, fruituen inguruko mozorroak asmatzera gonbidatu dituzte gazteak, nahi ez duenari ber­tze edozein mozorro janzteko askatasuna ­u­tziz beti ere. Bertze he-rrietako gazteak ere animatu nahi izan dituzte afarira eta izena eman nahi duenak Arranora deitu edo hurbildu ber­tzerik ez duela egin behar gaineratu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun