36 konpostontzi gehiago banatu ditu Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak urtarrilaren 22an. Beti bezala, izena eman duten guztiekin bilera egin zuten konposta zer den, nola egiten den, zer botatzen ahal den eta zer ez, eta bertze jakingarrien berri emateko. 36 familiak deituak zeuden, baina bilera irekia izan zen eta konpostaren inguruan interesa zuen jendea ere hurbildu zen. Gainera, hurrengo kanpainarako izena emateko aukera ere izan zuten. Gero, aipatutako 36 familiekin, Mankomunitateak Alkaiagako industrialdean duen nabera joan eta materiala banatu zitzaien.
Bertze aldetik, eskualdeko mankomunitateek banatutako egutegiekin egiten den zozketan, urtarrileko saria 6.939 zenbakiari egokitu zitzaion. Mari Carmen Petrikorena lesakarrak eskuratu du bertako produktuez betetako saskia.