OSPAKIZUNAK ➜ OTSAILAREN 1 ETA 2AN Asteburu honetan ibiliko dira mozorroak etxez etxe

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Ortzegun Gizen egunean eskolako ikasle eta irakasleak ibiliko dira

Igantziko Iñauteriak Otsailak 1 eta 2an ospatuko ditugu. Bi egun horietan gazteak eskean aterako dira herriko baserri eta etxe gehienak alaituz. Ale honetako gehigarrian informazio gehiago topatuko duzue. Hurrengo astean berriz, Ortzegun Gizena egunean, eskolako ikasle eta irakasleei heldu zaie txanda eta antzeko lana eginen dute ortzegun goizean. A­rratsaldean berriz, eskolan zine emanaldia izanen da eta gero Guraso Elkarteak antolatuta berendu ederra ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun