Hiru egunetako mozorraldia hementxe dugu. Mozorro xuri gazte eta gaztetxoen eskeak; haur eta helduen mozorroak; dantzaldiak; herri kirolak; boletoen zozketa; emakumeen eta bertso afaria… Hain xuxen ere, aurreko alean, emakumeen afaria Burlada jatetxean izanen dela idatzi genuen, baina ez da zuzena, aurten Aterpen tokatzen baita. Beraz, ortziral honetan, Aterpe jatetxea emakumeen, bertsozaleen, nahi duen herritarraren xokoa izanen da. Afarian parte hartu nahi dutenek, dei dezatela, 948 634 179ra.