Joan den urte bukaeran, udaletik herriko eraikinen garbiketarako lanpostu deialdia egin zuen. Aldi honetan, egunean hiru orduko lanaldiarekin bi langile hartuko ditu. Eskola, udaleko bulegoak, medikuaren kontsulta, ludoteka eta baskula garbitzeko lanak izanen dituzte. Prozesua pixkabat luzatu da eta bigarren aldiz deialdia egin ondoren, lanpostu honetarako eskatutako baldintza guziak betetzen dituzten bi herritarren eskaerak onartu dira. Joan den asteartean euskarako proba eta azterketa teorikoa egitekoak zituzten. Lerro hauek idazterakoan ezin dugu informazio gehiagorik eman.