Urtarrilaren 12an aitzineko urteetan erositako su-itzalgailuen errebisioa egin zen Kultur Etxean eta 32 su-itzalgailu eraman zituzten bazkideek.
Urtarrilaren 20an berriz, urteko batzarra egin zen eta 25 bat bazkide bertaratu ziren. Landutako gaiak aitzineko aktaren onarpena, kontuen onarpena, Iriberrin gertatutako sutea eta eskaerak eta galderak izan ziren.
Gogoratu zen mendietako suteetan erabiltzeko palak ondorengo baserrietan daudela: Beheko zubian, Xindolan, Santsiñeneko bordan, Xoraxuriko bordan, Landaburuko bordan eta Maisterreneko bordan.