Otsailaren 7an, Ortzegun Gizenarekin hasiko dira inauteriak eta Landagain eskolako ikasleek antzerkiak eginen dituzte. Eguraldi ona izanez gero herrian barna auzo desberdinetan joanen dira beraien antzerkiak egiten, eguraldiak laguntzen ez badu berriz, frontoian eginen dituzte. Ondotik berendua izanen dute plazan guraso elkartearen eskutik.
Otsailaren 10ean, igandea, Zaldun inaute eguna, kinto bestak izanen dira.
Otsailaren 11n, astelehen inaute eguna. Herriko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoan eta bertzeak beheko auzoan eskean ibiliko dira egun guzian zehar. Eguna ongi hasteko gosaria izanen dute 08:00etan La Basque jatetxean eta egunari akabera emateko pintxoak Elutsa ostatuan.
Otsailaren 12an astearte inaute, inauterietako azken eguna izanen da. Goizean herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. 18:00etan Beñat akordeoilaria ibiliko da ostatuz ostatu eta ilunabarreko 8etan taloak izanen dira salgai.