Eskualdeko Hiri-Hondakin Mankomunitateek eta udalek banatutako egutegiarekin hilabetero egiten den zozketako urtarrileko sariduna herritarra da: Mari Carmen Petrikorena Telletxea. Produktuekin betetako saskia egokitu zaio, 6.939 zenbakiaren jabe izateagatik. Juan Mari Indakoetxea semeak jaso zuen saria, Migel Mari Irigoien, Bortzirietako Mankomunitateko presidentearen eskutik.