San Anton egunez Endara auzora hurbildu zirenek eguraldi eguzkitsu ederra izan zuten, baina ondoko igandean erromeriara joan zirenek euripean pasatu zuten goiza. Halere, izan zen meza aditzera, erroskilak edo taloak erostera eta dantzatzera animatu zenik ere.