Herriko Etxeak obra txiki hauek egin behar ditu: Lopeneko bordako bidean hormigoia jarri, Dendarieneko kanala garbitu eta Igantziko bideko erortza kendu.
Ezarritako epean, hiru enpresak egindako eskaintzak hartu zituen Udalak eta horien artean, Sarritan S.L enpresak egindakoa izan zen merkeena (3.360 euro, BEZa aparte) eta berari esleitu dio Herriko Etxeak.