Inauterietan zakozarrez atera nahi dutenek bilera izanen dute otsailaren 2an, larunbat arratsaldeko 6etan Arrano elkartean. Modu berean, Arrano elklarteak lesakarrak animatu nahi ditu zakozarren antolaketa lanetan parte hartzera eta deia luzatzen die inauterietako igandean, arratsaldeko 4:30etik aitzinera zakozarrak belarrez bete eta josteko lanetan bere laguntza eskaintzera.