Sukaldaritza lehiaketako sariak banatuko ditu Arrano elkarteak

Aitor AROTZENA 2013ko urtarrilaren 30a

Bazkarirako txartelak hilaren 31 bitarte eskura daitezke

Arrano elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen baitan hilabetero egin den sukaldaritza lehiaketako sariak banatzeko bazkaria antolatu dute otsailaren 2an. Oraingoan, epaimahaikide lanetan aritu direnak izanen dira sukaldariak, Kotte Ian­tzi, Andoni Mitxelena eta Garbiñe Baselga. Urta­rrilaren 31n bukatuko da izen emateko epea, arra­nolesaka@gmail.com hel­bidean edo 948 627597 telefonoan. Menu berezia prestatu dute sari banaketarako: sarrerakoak (txanpinoi bolobanak, puding dastaketa eta sasoiko barazkiak kazulatxoan), itsa­so krematsua, lega­tza otarraineztatua, xolomo aranaz eta kiwi eztiak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun