Damba taldearen abeslari berria

TTIPI-TTAPA 2013ko urt. 30a, 11:43

24 urte eduki arren, musika munduan ibilbide luzea du Estitxu Pinatxok. Nafarroako Kantu Txapelketan sari ugari eskuratu ditu eta 15 urterekin pla­zaz­ plazako bideari ekin zion. ETBko Euskal Kantu onena saioan parte hartu zuen eta hortik aitzinera hainbat kolaborazio eta behin-behineko lan egin zituen. Joan diren bi urte hauetan telebistan ikusi dugu gehien bat EITBko Kantuan saioan eta Telecincoko La Voz programan. Orain bat egin du Damba taldearekin eta kontent dago beratarra. «Oso giro ona dagoela ikusi nuen, eta horri garrantzia handia ematen diot nik. Ordu asko konparti­tzen dira lanbide honetan, ezinbertzekoak dira giro ona, eta zergatik ez katxondeoa». Ilusioarekin hartu du erronka be­rria. «Musikari bikainak daude talde honetan, eta profesionalez inguratuta egotean asko ikasten da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun