Inude eta Artzaiak entsaioak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Gure Txokoa dantza taldeak Inude eta Artzaien konpartsarako en­tsaio egunak zehaztu ditu. Otsailaren 2an, larunbat goizeko 11:00e­tan; otsailaren 6an, asteazken arratsaldeko 8:00etan eta otsailaren 8an, ortziral arratsaldeko 8etan eginen dira Eztegara pilotalekuan.  Iaz konpartsan atera eta mozorroa itzuli ez dutenak lehen entsaiora mozorroa eramatea ere eskatu dute dantza taldetik. Izen emateko eta bazkarirako txartelak 13 eurotan erosteko aukera ere entsaio egunetan izanen da. Bazkaria Zubiondon izanen da, urtero bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun