Futbol zelaiari eta frontoiari ordutegia ezarri die Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Herritar batzuk eremu publiko hauen erabilera kaxkarra egin dutelako hartu da erabakia

Matzada futbol zelaiak eta Eztegara frontoiak irekiera ordutegia izanen dute hemendik aitzinera. Matzada goizeko 9etatik arratseko 8:30era egonen da zabalik eta frontoia goizeko 9etatik arratseko 9:30era.
 
Ordutegia jartzeko arrazoia, herritar batzuek egiten duten eremu publiko hauen erabilera kaxkarra izan da. Ma­tzadan argiak eta bankiloak hautsi izan dira eta zikinkeria pilatzen da. Frontoian, berriz, komunak, ateak eta krista­lak hautsi dituzte, estintoreak ireki eta kantxa zikindu… Eztegaran argiarekin ere izan dira arazoak eta hori konpontze aldera, hemendik aitzinera frontoia argiarekin erabili nahi duenak aitzinetik izena eman beharko du. Otsai­laren 8ra arteko epea izanen da horretarako. Ze­rrendak osatuak daudenean, apuntatutako jendearekin bertze bilera bat eginen da, ordutegia finkatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun