Inauteriak iragarriz kaldereroak etorriko dira Berara larunbatean

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 1a

Inauteriak iragarriz kaldereroak ibiliko dira larunbatean Beran.

Illekuetatik abiatu eta Herriko Etxeko plazara joanen dira

Lapiko, pertzak... mailuekin joz eta kantuan ibiliko dira kaldereroak 19:00etatik aitzinera. Illekuetatik abiatu eta herrian zehar umore eta besta giroa zabaldu ondotik, herriko etxean amaituko dute ibilbidea. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako frontoian ospatuko dute.

Inauteriak ate joka ditugula iragartzeko, kaldereroak ibiliko dira otsailaren 2an Berako karriketatik barrena. Lapiko, pertzak... mailuekin joz eta kantuan, musikarien laguntzarekin ibiliko dira 19:00etatik aitzinera. Illekuetatik abiatu eta herrian zehar umore eta besta giroa zabaldu ondotik, herriko etxean amaituko dute ibilbidea. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako frontoian ospatuko dute besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun