Etxalarko pilotalekuko argia fitxen bidez ordainduko da aurrerantzean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 28a

Ordu beteko iraupena duen fitxa 3,40 euro ordainduko da

Lehen diru arruntarekin funtzionatzen zuten argiek, baina fitxen bidezko sistema jarri dute orain indarrean.  Orduko 3,40 euro ordaindu beharko dira. Fitxak udaletxean daude salgai, 9:00-15:00ak arte eta Kultur Etxean 16:00etatik 19:30era. Jakinarazi dute gaueko 12etatik goizeko 6ak arte pilotalekuko argiak ez duela funtzionatzen.

Lehen diru arruntarekin funtzionatzen zuten argiek, baina nahiko maiz diru kutxa hausten zuten bertan zeuden diru pixarrak ebasteko. Azkenenean konpoketa gastuak, ateratakoa baino diru gehiago izaten zenez, aldaketa egitea erabaki zuen Udalak. Fitxak udaletxean daude salgai, 9:00-15:00ak arte eta Kultur Etxean 16:00etatik 19:30era. Orduko 3.40 euro ordaindu beharko dituzte zerbitzua erabili nahi dutenek. Gaueko 12etatik goizeko 6ak arte pilotalekuko argiak ez duela funtzionatzen jakinarazi du udalak.

Bertzalde, Usoa Kooperatiban gatza dagoela gogorarazi dute eta izotza edo elurra dela eta herritarrek behar badute handik hartu dezaketela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun