Joseba Irazoki eta bere lagunek emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 25ean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 22a

Joseba Irazoki herritarren aitzinean ariko da ortziralean. Artxiboko argazkia

Ortziral arratseko 10:00etan hasiko den emanaldian sartzeko 6 euro ordaindu beharko da

Joseba Irazoki & Lagunak taldeak emanaldia eskaiko du urtarrilaren 25ean Berako Kultur Etxean, ortziral arratseko 22:00etatik aitzinera. Berako Kultur Batzordeak antolatutako kontzertura sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Joseba Irazoki & Lagunak taldeak emanaldia eskaiko du urtarrilaren 25ean Berako Kultur Etxean, ortziral arratseko 22:00etatik aitzinera. Berako Kultur Batzordeak antolatutako kontzertura sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Azken urteotan emanaldiak bakarka ematen ibili ondotik, Joseba Irazoki beratarra lagunekin batera ikusi eta entzuteko parada izanen da ortziral arratsean.

Banda dinamiko bat elkartuko du Berako musikariak: Felix Buff (Willis Drumond) bateria, Ager Insunza (Audience) gitarra-biolina, Jaime Nieto (We are standard) baxua, Iban Urizar (Andrakan, Cafe teatro...) tronpeta + zaratak, eta Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti...) tronboia + bateria… Sorpresak ere izanen dira.

 

Haurrentzako ipuin kontalaria

Egun berean, ortziral arratsaldeko 18:00etan Ixabel Millet haurrentzako ipuin kontalaria izanen da Berako Herri Liburutegian. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako Galtzagorriak dantzan ipuina kontatuko du, Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako ekintzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun