Lesakako udalak, etxerako su-egur loteak jarriko ditu eskuragarri herritarren artean. Loteak 5 tona ingurukoak izanen dira eta bakoitzak 200 euro balio du. Interesa dutenek eskaera otsailaren 5era arte egin dezakete udal bulegoetara deituta, 948 637005 edo udalaren web gunean inprimakia beteta. Eskaerak egin ondotik, lote guztiak Zambrako zelaira garraiatuko dira.