Txirrindularitza eskola osatzeko proiektua lantzen ari dira Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2013ko urt. 21a, 08:33

Lesakako Beti Gazte, Berako Gure Txokoa eta Igantziko Biltoki ari dira elkarlanean

Lesakako Beti Gazte, Igantziko Biltoki eta Berako GureTxokoa elkarteen elkarlanarekin, 2013. urterako Bortzirietako txirrindularitza eskola osatzeko proiektua martxan paratu dute.

Lesakako Beti Gazte, Igantziko Biltoki eta Berako GureTxokoa elkarteen elkarlanarekin, 2013. urterako Bortzirietako txirrindularitza eskola osatzeko proiektua martxan paratu dute.

Horretarako, Bortzirietan talde bakarra osatzea erabaki da, haur kopuru haundiagoa lortu ahal izateko eta herri desberdinetako haurren arteko adiskidetasuna lantzeko. Hasiera batean, adin tarte desberdinetako taldeak osatuz, astean behin elkartzeko ideia dute. Gynkanen eta ariketen bidez bizikletarekin daukaten trebezia landuko litzateke, baita bide segurtasunerako arau orokorrak ikasi ere.

Helburu orokorra txirrindularitza lasterketetan parte hartzea da (bakoitza bere adin mailean), haurrek aukera hori izatea behinipein, baina hau ez da derrigorrezkoa izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun