Bertsotrama izanen da ortziralean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 17a

Maia, Enbeita, Zelaieta eta Silveira bertsotan jarriko ditu Berako Bertsotraman.

Sarrerak 5 euroren truke

Irausziazu bidia, Xabier izeneko bertsotrama antolatu du Berako Euskara Batzordeak. Arratseko 22:00etatik aitzinera, Maia, Enbeita, Zelaieta eta Silveira ariko dira bertsotan, Taberna eta Castilloren gidaritzapean. Sarrerak 5 euroren truke.

Irausziazu bidia, Xabier izeneko bertsotrama antolatu du Berako Euskara Batzordeak. Urtarrilaren 18an, ortziralean, arratseko 22:00etatik aitzinera bertsoekin gozatzeko aukera izanen da. Jon Maia, Onintza Enbeita, Julen Zelaieta eta Xabier Silveira ariko dira bertsotan, Garaxi Taberna eta Patxi Castilloren gidaritzapean. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun