Giro ederra Zuk-gauean

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 16a

Gazteek gustora afaldu eta gero, kontzertuarekin gozatu zuten. Gazte Oihua

Urtarrilaren 5ean Zukgaua ospatu zuten Lesakan. Arra­tsaldeko 7etan hasita herriari buelta eman zioten trikitixa doinuz alaiturik, bertsolariek ostatuz ostatu joku ezberdinei erantzunez kantatzen zutela. Gazte mordoxka bat bildu zen eta gustura joan ziren ondotik Arranora afaltzera. Afalondoko ekitaldian, Lesakako zukgua-ko kide batek hitz egin zuen, ordura arte egindakoa kontatu eta gazteak borrokara animatuz. Urtarrilaren 19an Donostian eginen den manifestaldirako deia ere zabaldu zuten. Izan ere, Oarsoaldeko 4 gazte auzipetuei elkartasuna adieraziko baitzaie bertan. Buka­tzeko Baztango Ufestuek eta Tafallako Odolkiak Ordainetan taldeek kon­tzertu ederra eskaini zuten. Herriko gazteak arratsaz gustura daudela erran dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun