Korrika batzordea bilduko da hilaren 17 eta 24an Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 16a

Eman euskara elkarri lelopean aurtengo Korrikak Andoain eta Baiona lotuko ditu, martxoaren 14an hasi eta 24a bitartean. Bortzirietatik ere pasatuko da eta hori antolatzeko lehen bilerak egiten hasiak dira. Urtarrilaren 17an, 19:30ean, Berako Beralandetan Bortzirietako Korrika Batzordearen bilera eginen da, hau da, bortz he­rrietako euskaltzaleei egiten zaie dei.
 
Urtarrilaren 24an, be­rriz, 19:30ean, Beralandetan, Berako Ko­rrika Batzordearen bilera eginen da, zehazki Berako lanak bidera­tzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun