Errege Kabalgata jendetsua aurten ere

Nerea ALTZURI 2013ko urtarrilaren 16a

Nerea ALTZURI

Olentzerok egin bezalaxe, Meltxor, Gaspar eta Baltaxarrek eta beuren laguntzaileek bisita egin zuten. Opariz beterik etorri ziren eta Guraso elkarteak  prestaturiko ekitaldian hainbat herritarrek parte hartu zuten. Plazan geldialdia egin zuten lehenik eta Ander Almandoz zinegotziak harrera egin zien. Ondotik, elizara joan ziren eta han, Maribel Apezetxeak aurkezturiko tartean, erregeek hau­rrei opariek banatu zizkieten. Aurkezleak ongi aipatu bezala, ea ilusioa, itxaropena eta elkartasuna ailegatzen diren aurten gurera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun