Elkartasun kalejira eta zozketa

Nerea ALTZURI 2013ko urtarrilaren 16a

Nerea ALTZURI

Urte zahar arratsean Elkartasun kalejira eta zozketa egin ziren Goiko karrikan eta herriko plazan. Aintzane eta Aitziber herriko trikitilariek gidatuta, poteoa egin zen eta ondotik plazan elkartasun zozketa. Herriko produktuez osaturiko zare haundi ederra Aientsako Gaxtelenekobordako Mirian Lizardik eraman zuen; eta bigarren saria, Arantzako bildotsa berriz, Lesakara joan zen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun