San Anton eguneko erromeria eginen da igandean Endara auzoko baseliza inguruan

Aitor AROTZENA 2013ko urtarrilaren 16a

Urtarrilaren 17a, ortzeguna da San Anton Eguna. Abeltzain eta nekazarien egunaren seinale, egun horretan meza izanen da Endara auzoko baselizan, 10:30ean eta 12:00etan. Baina ospakizunik handiena igandean eginen da, orduan bilduko baitira auzoan Bortzirietatik eta Gipuzkoa aldetik etorritako mendizaleak, txi­rrindulariak, zaldunak eta nola ez, autoan joandakoak ere, goiza erromeri giroan pasatzera. Goizean, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izanen dira mezak. Garai batean, aziendak eramaten omen ziren, baselizaren inguruan hiru itzuli eman eta eritasunetatik babesteko. Gaur egun ere, bakar batzuk zakurrarekin bueltaka ibiltzen dira. Soinularia ere ariko da goiko plazan. Horretaz gain, taloak, erroskilak eta bertze erosteko modua izanen da. Arratsaldean, herriko plazan musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun