Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak eman ditu Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2013ko urtarrilaren 16a

Aitor AROTZENA

Irain eskolako, Tantirumairu ikastolako eta Toki-Ona Institutuko 46 neska-mutikok parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2012ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten eta abenduaren 28an egin zen sari banaketa elkartearen egoitzan. LHko 1. eta 2. mailako ikasleen artean lehen saria Josu Zubieta Eneterreagarentzat izan zen, bigarrena Oihana Arruti Terrerosentzat eta hirugarrena Unax Ordoki Etxepetelekurentzat. LHko 3., 4. eta 5. mailakoen artean lehen saria Orti Arotzena Portuk eskuratu zuen; bigarrena Manex Ramos Zumaldek; hirugarrena Ane Ordoki Telletxeak, laugarrena Olatz Arakues Mikelajauregik eta bosgarrena Aloña Etxarte Telletxeak. LHko 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailakoen artean lehen postuan Ganix Arruti Terreros gelditu zen, biga­rren Nerea Ordoki Etxepeteleku, hirugarren Kattalin Odriozola Muxika, lauga­rren Ane Telletxea Igoa eta bosgarren Beñat Ordoki Telletxea. Galdera gehien zuzen erantzun zuenarentzat sari berezia Josu Zubieta Eneterreagak eraman zuen. Aurten, berrikuntza bezala, partehartzaileek herriguneko ahalik eta iturri gehien lokalizatu behar zituzten eta Ganix eta Oihana Arruti Terreros anai-arre­bek eraman zuten sari berezia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun