Itxuraz gain, bertze hainbat berrikuntza ditu udalaren webgune berriak (www.lesaka.net), «denak ere garai berrietara egokitzeko xedearekin eginak». Krisia medio, udalak 012rekin zuen kontratua eten egin duenez, bertze bide bat ireki du webgune honekin eta hainbat atal berri eskaintzen ditu.