Urtea dantzan akautu zuten dantzari eta musikari helduek

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 16a

Utzitako Argazkiak

Hilabetetako entsaioen ondotik, garai bateko musikari eta dantzariek emanaldi bikaina eskaini zuten abenduaren 30ean eguerdian Altzateko plazan. Hasiera batean, abenduaren 26an, garai batean bestak ospatzen ziren San Esteban egunean dantzatzeko asmoa omen zuten, baina batzuk lana zutelako, bertzeek ezin zutelako eta azken finean, asteguna zelako, abenduaren 30era gibeleratzea erabaki zuten. Emanaldi polita eskaini zuten, animazio handiarekin eta jendea ere bildu zen Altzateko plazan ikuskizunaz gozatzera. Lehenagotik kalejiran ere ibili ziren dantzariak eta txistulariak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun