Bertso tramaz gain, bertze zenbait kultur ekitaldi antolatu dira egunotan.
Hilaren 22an, Nola egin konpost hitzaldia eskainiko dute 18:30ean Beralandetan.
Hilaren 25ean, Joseba Irazoki eta bere lagunek kontzertua eskainiko dute 22:00etan Kultur Etxean. 6 euroko sarrera ordaindu beharko da.
Egun berean, Ixabel Millet ipuin kontalariak Galtzagorriak dantzan, 3 eta 5 urte arteko haurrei zuzendutako ipuina kontatuko du 18:00etan herri liburutegian.
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte asteotan. Hilaren 22an, haize emanaldia izanen da 17:30ean; hilaren 23an perkusio emanaldia (18:00), 29an gitarra emanaldia (17:30ean) eta 30ean txistu emanaldia (18:30).