Eman euskara elkarri lelopean aurtengo Korrikak Andoain eta Baiona lotuko ditu, martxoaren 14an hasi eta 24a bitartean. Bortzirietatik ere pasatuko da eta hori antolatzeko lehen bilerak egiten hasiak dira. Urtarrilaren 17an, ortzegun arratsaldeko 7:30ean, Berako Beralandetan Bortzirietako Korrika Batzordearen bilera eginen da, hau da, bortz herrietako euskaltzaleei egiten zaie dei.
Urtarrilaren 24an, berriz, 19:30ean, Beralandetan, Berako Korrika Batzordearen bilera eginen da, zehazki Berako lanak bideratzeko.