36 konpostontzi gehiago banatuko ditu Bortzirietako Hiqri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak urtarrilaren 22an. Beti bezala, izena eman duten guztiekin bilera bat eginen dute konposta zer den azaltzako, nola egiten den, zer botatzen ahal den eta zer ez, eta bertze jakingarrien berri emateko. Partehartzaileek galderak egiteko aukera ere izanen dute. Bilera hori, Beralandetan izanen da, astearte arratsaldeko 6:30ean.
Itxaron zerrendan dauden lehenbiziko 36 familiei deitu zaie, baina bilera irekia da eta konpostaren inguruan interesa duen edozein joaten ahal da. Gainera, hurrengo kanpainarako bertan izena emateko aukera ere izanen da. Beraz, Mankomunitatetik jendea animatu nahi dute eta bilerara joateko gonbidapena luzatu dute.
Gero, aipatutako 36 familiekin, Mankomunitateak Alkaiagako industrialdean duen nabera joanen dira eta materiala banatuko zaie.