"Kafea eta liburua" izenburupean hitzaldia antolatu du Cederna-Garalurrek. Lesakako egoitzan, Alkaiagan, urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 5etatik 6:30era izanen da solasaldia. Lan munduan sartu nahi duten pertsona edo ekintzaileei zuzenduta dago. "Peliculas, buenos consejos y como encontré trabajo" liburua hartuko dute oinarritzat eta egileetako bat, Jose Ramon VIllaverde, egonen da galderak erantzuteko. Izen ematea doakoa da eta 948 625122 telefonora deituta egin liteke.
Bertaratzen direnei modu atsegin eta dinamiko batean lana bilatzeko zer egin behar den erakutsiko zaie: nondik hasi, norengana jo eta nola moldatu ingurune berri eta zail horretan. Horixe da liburuan lantzen dena, umore punttu batekin. Egileak dionez "mundu guztiak du zerbaiterako talentua, zure talentua zein den jakitea da gakoa".