Beñat Atorrasagasti lesakarra Frantziara estraditatuko dute egunotan

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 23a

Hala ebatzi du Eskoziako Edinburgoko epaitegi batek

Beñat Atorrasagasti egunotan eramanen dute Eskoziatik Frantziara, Edinburgoko epaitegi batek ebatzi duenez. Atorrasagastik ezin du helegiterik jarri erabaki horren kontra. Frantziak ere eskatua zuen haren estradizioa, ustez «delitu historikoetan» zerikusia izan zezakeelakoan.

Iazko uztailaren 13an atxilotu zuten Atorrasagasti, Edinburgon. Eskoziako Poliziak jakinarazi zuenez, «Espainian eta Frantzian eginiko delitu historikoengatik» hura estraditatzeko eskatu zuten bi estatuek. ETArentzat pertsonak eta hainbat material garraiatzea egozten diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun