Altxata Kultur Elkartearen bilera irekia ortziralean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 16a

Etxalarko kultur etxean egin dute hitzordua arratsaldeko 19:00etan

Etxalarko kultur etxean egin dute hitzordua arratsaldeko 19:00etan. Bi gai nagusi landuko dituzte: batetik 2013ko Etxalarko Mendi Martxa egin ahal izateko informazoa zabalduko dute eta bertzetik herritarrak elkartetik federatzeko aukeraren berri emanen dute.

Urte berrian ere lanean jarraituko dute Altxata Kultur Elkartekoak. Urteko lehenengo bilera antolatu dute eta herritar guztiei agertzeko deia egin diete. Etxalarko Kultur Etxean elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan eta bi gai nagusi landuko dituzte. Batetik 2013ko Etxalarko Mendi Martxa egin ahal izateko informazioa zabalduko dute eta bertzetik Altxata bidez federatzeko aukeraren berri emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun