94 korrikalari bildu zituen Berako Santa Barbarako VI. Igoerak

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 14a

Manttale atletismo eskolako ttikienek ere parte hartu zuten. Utzitako argazkia

Jabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegi gogoratuz egin zen urtarrilaren 12an, Mendi Egunaren baitan

Berako Manttale taldeak, Agerra Mendi taldeak eta Gure Txokoa elkarteak antolatutako Mendi eguna ospatu zen urtarrilaren 12an. Seigarren urtez segidan, Santa Barbarara Igoera ere egin zen, 2007an Taillon mendian hil ziren Jabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegi gogoratuz. 94 korrikalarik parte hartu zuten. Ikusi argazkiak

Goizean eskalada tailerra ere egin zen Xanti Susperregiren eskutik eta proba bertatik bertara ikusi nahi zutenek, Santa Barbarara oinez joateko aukera ere izan zuten.

Azkeneko edizioetan bezalaxe, 12 urte bitarteko haurrentzako lasterketak ere egin ziren kiroldegi inguruan, binakako kronoigoera baino lehen. Tartean aritu ziren Manttale atletismo eskolako ttikienak. Gero, handixeagoak ere atera ziren proba nagusian. Erran bezala, 94 korrikalari igo ziren Santa Barbarara: ama-semeak, bikoteak, lagunak, anaiak… modu guzietan osatu ziren bikoteak. Bortzirietatik ez ezik, Legasatik Iruñetik, Irunetik, Saratik, Betelutik, Izabatik… etorri ziren kirolariak. Tartean, Berako Mendi Maratoi Erdia azken urteetan irabazi duen Didier Zago ere atera zen, Bautista Telletxearekin batera.

Omenaldi egun hau akautzeko, Xanti Susperregi eta Mikel Ajuriaren "Viajar Escalando" dokumentala iikusgai izan zen Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun