Terapia eta asistentziarako erabiltzen diren zakurren erakustaldia eskainiko da urtarrilaren 14an, astelehen goizeko 11:00etatik aitzinera Lesakako Irain Eskola Publikoan, Bocalan Biak Bat Fundazioaren eskutik.
Asistentziarako zakurrak Bocalan Fundazioan entrenatzen dituzte, Down Sindromea, autismoa, garun-perlesia eta bertze ezintasunak dituztenei laguntzeko. Lehenbiziko aldia da horrelako ekimen bat eskualdera ekartzen dutela eta egitasmo polita da, animaliek gurekin egiten duten lanaren berri emateko neska-mutikoei. Anfas eta Aspace ere gonbidatuak daude astelehen goizeko ekitaldira, ezintasunak dituzten neska-mutikoek zakurrak ikusi eta ukitzeko aukera izan dezaten.