Mendi eguna ospatuko da Beran ilbeltzaren 12an

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 11

Zubi, Loro eta Saralegi gogoan izanen dituzte egun honetan.

Seigarren urtez Santa Barbarako igoera eginen da

Berako Manttale taldeak, Agerra Mendi taldeak eta Gure Txokoa elkarteak antolatutako Mendi eguna larunbatean izanen da. Ohiturari eutsiz haur eta helduentzako lasterketak, berendua, zozketa eta dokumental emanaldia izanen dira. Aurtengoan, Xanti Susperregi eta Mikel Ajuriaren "Viajar Escalando" dokumentala izanen da ikusgai Beralandetan 19:00etatik aitzinera. Bertzalde seigarrenez, Santa Barbarara Igoera antolatu dute Mendiaren Egunaren barrenean. Aurreko urteetan bezalaxe, igoera honekin omenaldia eskaini nahi zaie 2007an Taillon mendian hil ziren Jabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiri.

 

Berako Manttale taldeak, Agerra Mendi taldeak eta Gure Txokoa elkarteak antolatutako Mendi eguna, ilbeltzaren 12an, larunbatean izanen da. Ohiturari eutsiz haur eta helduentzako lasterketak, berendua, zozketa eta dokumental emanaldia izanen dira.  Bertzalde seigarren urtez jarraian, Santa Barbarara Igoera antolatu dute Mendiaren Egunaren barrenean. Aurreko urteetan bezalaxe, igoera honekin omenaldia eskaini nahi zaie 2007an Taillon mendian hil ziren Jabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiri.

Goizeko 10:00etan eskalada tailerra izanen da. Eguerdiko 13:00ak arte Xanti Susperregiren laguntzaz, eskaladan aritzeko aukera izanen dute. Eguraldi ona izanez gero, Ibardingo Peña Ratan eginen da eta eguraldi txarrarekin berriz kiroldegiko rokodromoan.

VI. Santa Barbara igoera
Mendiaren egunaren baitan, Ibilbide gidatua eginen dute Santa Barbarara. Ibilbide hau antolatzen den seigarren urtea da eta aurreko urteetan bezalaxe, igoera honekin omenaldia eskaini nahi zaie 2007an Taillon mendian hil ziren Jabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiri. Sei kilometro eta erdiko ibilbidea eginen dute, kiroldegitik abiatu, Santa Barbara igo eta berriz ere kiroldegian akitzeko.

Azkeneko edizioetan bezalaxe, haurrentzako lasterketak ere prestatu dituzte. 14:45etan 12 urtetik beherako haurrek, korrika ateratzeko aukera izanen dute. Arratsaldeko 15:30ean berriz, Binakako kronoigoerari emanen zaio hasiera. Ondotik berendua eta zozketa izanen dira. Dortsal banaketa Ricardo Baroja aterpean eginen da egunean bertan 14:00etatik 15:00etara.

Omenaldi egun hau akautzeko, mendiko dokumental baten emanaldia eginen da. Xanti Susperregi eta Mikel Ajuriaren "Viajar Escalando" dokumentala izanen da ikusgai Beralandetan 19:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun