Etxalar Kantuz ekimenak urtea bete du

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 9a

Jende ugari elkartu zen 'Etxalar kantuz' ekimeneko lehenengo saioan

Jende ugari elkartu da urte berriko lehenengo saioan

Iaz hasitako ohiturari eutsiko diote urte berrian Etxalarren. Hilabeteko lehenengo igandea izanik, “Etxalar kantuz” ekimena ospatu zuten urtarrilaren 6an eta jende ugari bildu zen oraingoan ere. Eguerdiko 12:00etan egin zuten hitzordua udaletxe parean eta kantu zaharrak abesten aritu ziren lagunarte ederrean.

Iaz hasitako ohiturari eutsiko diote urte berrian Etxalarren. Hilabeteko lehenengo igandea izanik, “Etxalar kantuz” ekimena ospatu zuten urtarrilaren 6an eta jende ugari bildu zen oraingoan ere. Eguerdiko 12:00etan egin zuten hitzordua udaletxe parean eta kantu zaharrak abesten aritu ziren lagunarte ederrean. Hemendik aitzinera, hilabeteko lehenengo igandean kantuan aritzeko zita egina dute etxalartarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun