Urtarrilaren 12an, Mugaldekoak taldeak kontzertua eskainiko du Berako Kultur Etxean. 2012ko udan kaleratutako ‘Begiak lekuko’ lana aurkeztuko dute 20:30etik aitzinera. Berako Kultur Batzordeak antolatu du saioa eta sarrerak 6 euroren truke eskuratu litezke. Literatura musikarekin uztartzen du taldeak eta urtarrilaren 12ko saioan euskaratu, lotu eta beraien ukituz bustitako atzerriko abeslari eta idazle ezagunen lanak taularatuko dituzte.
Pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikaz gainera, arte eszenikoei muzin egin nahi ez dien ikuskizuna da. Bob Dylan, Leonard Cohen, Vashti Bunyan … musikarien eta Wislawa Szymborska, Nazim Hikmet, Margarita Robleda…idazleen lanak nola uztartzen dituzten ikusteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.