Laguntzarako txakurren erakustaldia egin dute Irain eskolan

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 15a

Besteak beste gurpildun autoan doazenei laguntzeko prestatzen dituzte, Cake txakurrak esaterako ateak zabaltzen daki.

Bocalan Biak Bat elkarteko kideak izan dira beraien egitekoa azaldu eta txakurren abileziak erakusten

Ateak ireki, argia itzali, kajoietatik gauzak ekarri... konpainia baino askoz gehiago egin dezakete txakurrek; argi geratu zitzaien Irain eskolako haurrei. Urtarrilaren 14an goizeko hamaiketan Bocalan Biak Bat elkarteko kideen bisita izan zuten. Lau aditu eta bost txakur izan ziren eskolako kirol gelan. Gaitasun bereziak dituzte txakur hauek, baina ez dira truko hutsak. Ezintasun fisikoren bat dutenen eskuak dira batzuetan, ezintasun psikikoren bat dutenak gizartean integratzeko bidea besteetan... funtsean  pertsonen bizimodua erraztea da txakur berezi hauen egitekoa. Ikusi argazkiak

Ateak ireki, argia itzali, kajoietatik gauzak ekarri... konpainia baino askoz gehiago egin dezakete txakurrek; argi geratu zitzaien Irain eskolako haurrei. Urtarrilaren 14an goizeko hamaiketan Bocalan Biak Bat elkarteko kideen bisita izan zuten. Lau aditu eta bost txakur izan ziren eskolako kirol gelan. Bortzirietan laguntzarako txakurrekin egiten den lehen saioa da.

Erakustaldian ikusi ahal izan zen gaitasun bereziak dituztela txakur hauek. Baina egiten dituztenak ez dira truko hutsak, pertsonen bizimodua erraztu eta hobetzea dute helburu. Ezintasun fisikoren bat dutenen eskuak dira, beraiek zailtasunen bat dutenean laguntza eskaintzien diete: ateak zabaldu, lurrera eroritako gauzak jaso, arropa eranzten lagundu, argiak itzali....  Autismoa duten haurrentzat ere baliagarriak dira, integrazioan laguntzen baitiete. Azkenik, hipogluzemia kasuak gertatu baino 20 minutu lehenago antzemateko gai dira, alerta mekanismoa martxan jarriz.  Ikusi argazkiak

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun