Etxalar kantuz ariko da urteko lehenengo igandean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 4a

Eguerdiko 12:00etan egin dute hitzordua Herriko Etxearen aitzinean

Urteko “Etxalar kantuz” ekimenaren lehen saioa izanen da urtarrilaren 6koa. Pasa den urtean, hilabetero lehenengo igandean egiten duten legez, kantu zaharrak biltzeko elkartuko dira.  Kantuan aritu nahi dutenek, udaletxe parean dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan.

Urte berrian, iazko ohiturei eusten diete Etxalarren. Urteko “Etxalar kantuz” ekimenaren lehen saioa eginen dute urtarrilaren 6an. Pasa den urtean, hilabetero lehenengo igandean egiten duten legez, kantu zaharrak biltzeko elkartuko dira.  Kantuan aritu nahi dutenek, udaletxe parean dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun